XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Jesusek deitzen ditu gizon guziak, ttipienak ere barne.

Izpiritua gidari hartzen duten guziak Jainkoaren Erresumarako bidean dira.

IKAS OTOITZ EGITEN

Ixilik, Jaunaren aintzinean, ikus zer egiten duzun lagunekin elgarretaratzeko: adixkide bat gomitatzen duzularik aratsaldekoaren egiterat, Lagunketa joaiten zirelarik josteta baten muntatzeko; zure lagunen artean hartzen duzularik bere gisa utzia den haur bat Jainko gure Aitaren nahia egiten duzu, harek baititu bildu nahi gizon guziak.

Erraiten ahal diozu Jaunari: Emaduzu bihotz on bat baietz erraiteko zure gomitari.

Jauna, otoizten zaitut Zu ezagutzen etzaituzten gizonentzat, Zutarik urrun direnentzat, hek ere egun batez iakin dezaten Erresumarat gomitatuak direla.

21. Zer berri on ekartzen dauku Jesusek?

Huna Jesusek ekartzen daukun berri ona: Jainkoak maite gaitu eta gu bere haur egin nahi gaitu.

NAHI DUT ENE ETXEA BETEA lZAN DADIEN.